Adarra Saria

Benito Lertxundiri emango diote aurten Adarra saria

Ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko Egunean jasoko du abeslari oriotarrak Donostiako Udalak ematen duen saria.

Benito Lertxundi omenduko du aurten Donostiako udalak.
Benito Lertxundi omenduko du aurten Donostiako udalak. Andoni Canellada / Argazki Press

Berria -

2016ko maiatzak 11

Duela bi urte sortu zuen udalak Adarra saria, hainbat artistak musika arloan egindako lana eskertzeko, eta aurten Benito Lertxundi abeslari oriotarra izan da aukeratua.

Lertxundik 50 urte daramatza oholtza gainean, eta, azken hilabeteetan, Oroimenaren oraina diskoa ari da jendaurrean aurkezten. Horren aurretik, ordea, beste hainbat ere kaleratu ditu, tartean Itsas ulu zolia (2008), Nere ekialdean (2002), Hitaz oroit (1996) eta Zuberoa (1977).

Saria bera ekainaren 21ean jasoko du Lertxundik, Musikaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Ekitaldia Viktoria Eugenia antzokian egingo dute, arratsaldeko zortzietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna