EUSKARA

Euskara-ingelesa ere, itzulpen automatikoan

Aurten, batez beste, hilabete bakoitzean ia 1.500.000 itzulpen egin ditu Eusko Jaurlaritzak sareratutako itzultzaile automatikoak: batez beste, 50.000 itzulpen eguneko.

'Itzultzaile automatikoa euskaraz' mintegiaren atsedenean aurkeztu ditu berrikuntzak Baztarrikak. EUSKO JAURLARITZA
2016ko maiatzaren 18a
08:50
Entzun

Jaurlaritzak sarean jarri zuen itzultzaile automatikoaren inguruko zenbait berritasun aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Lucy Software Iberica SL enpresako kudeatzaile Juan Alberto Alonsok eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Plangintzako arduradun Araceli Diaz de Lezanak.

Batetik, euskara-ingelesa itzulpena egin ahal izango da aurrerantzean. Bestetik, sakelako telefonoetarako Android (Google Playn aste bukaeran) eta iOs (Apple Storen 10-15 egun barru) aplikazio eguneratuak izango dira eskuragarri.

Itzultzaile automatikoaren zenbait datu eskaini ditu Baztarrikak. Haren esanetan, datuek erakusten dute "herritar askok normaltasunez" erabiltzen dutela itzultzaile automatikoa. 2015ean, guztira, 10.889.174 itzulpen egin zituen itzultzaileak. Aurten, batez beste, hilabete bakoitzean ia 1.500.000 itzulpen egin dira: batez beste, 50.000 itzulpen eguneko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.