Zegama-Aizkorri

Kilian Jornet eta Yngvild Caspersen nagusi Zegama-Aizkorrin

Aurreneko euskaldunak Jokin Lizeaga eta Oihana Kortazar izan dira. Hirugarren izan da Kortazar, eta 9. postuan amaitu du Lizeagak. Eguraldi petralari aurre eginez, jende ugari joan da mendi maratoira, bai parte hartzera eta baita animatzera ere. Bideoa: Zegama-Aizkorri mendi maratoia. (Argazki Press).

Goierriko Hitza -

2016ko maiatzak 22

Beste behin egin du. Kilian Jornet lasterkari kataluniarrak zortzigarren aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia, 3:50:05eko denbora eginda. Haren atzetik sartu dira helmugan Mark Lauenstein eta Luis Alberto Hernando, Jornetengandik 9 minututik gorako aldearekin. Manuel Merillasek eta Tadei Pvikek osatu dute gizonezkoen boskotea. Aurreneko euskalduna Jokin Lizeaga urnietarra izan da, 9. postuan.

Emakumezkoetan Yngvild Caspersen norvegiarra izan da helmugara iristen lehena. Haren atzetik izan da Megan Kimmel estatubatuarra, eta podiumera igo da Oihana Kortazar.

Lasterketa gogorra izan da, eta euriak eta mendi aldean egin duen hotzak are gehiago zaildu dute berez gogorra den ibilbidea. Aritz Egea urretxuarrak kilometro asko egin ditu lasterketaren buruan, baina azkenean erretiratu egin da, hipotermia arazoengatik. Parte hartzaile askok utzi behar izan dute proba.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna