Albistea entzun

Buruz buruko finala

Irribarria, buruz buruko txapeldun berria

13-22 irabazi dio aramarrak Urrutikoetxea orain arteko txapeldunari. Zein baino zein gazteago eta indartsuago izanik, faborito argirik gabe hasi da partida. Frontoia, berriz, ia erabat beteta, baina ez guztiz; 200 bat sarrera geratu dira saltzeke. (Ospakizunaren bideoa, albistean).

Irribarriari agurra dantzatze, igande gauean Ordiziako sagardotegian. /
Irribarriari agurra dantzatze, igande gauean Ordiziako sagardotegian. / Goierriko Hitza Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2016ko maiatzak 30 08:00

*Dirua erdibituta eta faborito argirik gabe hasi da buruz buruko finala. Aurrez aurre, berriz, bi pilotari gazte: Mikel Urrutikoetxea egungo txapelduna eta Iker Irribarria finala irabazteko nahikoa gaitasun dituela erakutsi duena.

*Bilbon ari da jokatzen finala, Bizkaia pilotalekuan. Frontoia, ordea, ez da guztiz beteta egongo; 200 sarrera geratu dira saltzeke.

*Inoiz finala eskuratu duen pilotari gazteena bilakatu da Irribarria, 19 urterekin.

Bideoa: gaueko ospakizunak (Goierriko Hitza.

Zuzeneko kontakizuna

19:27

Apezetxea: "Suertea badu, luzerako izango dugu frontoietan Irribarria"

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:27

Apezetxea (Irribarriaren botileroa): "Ez dut sekula halakorik ikusi. Honek egin duena 19 urterekin harritzekoa izan da. Hala ere, ez dut batere gozatu, ikaragarri sufritu dut eta beldur nintzen azkeneraino, nahiz eta bera ondo ikusi. Gainera, urduri ikusten nuen hasieran; baina gero lasaitu da eta bera izan da nagusi"

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:23

Urrutikoetxea: "Momentu zehatzetan agian azkarregi jokatu dut, baina gozatu egin dut eta honaino iristea bera ikaragarria izan da. Erdi aldera arte ondo eutsi diot, baina gero bi huts nabarmen egin ditut eta hori garesti ordaindu dut".

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:22

Urrutikoetxea: "Ez da posible izan. Saiatu gara, baina berak ere partidak ikaragarria jokatu du eta aurrerantzean lanean jarraituko dugu finaletan egoteko".

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:20

Irribarriak eskerrak eman dizkie bide honetan guztian lagundu duten guztiei. POzik pilotaria kopa eskuetan eta txapela buruan duela.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:18

Podiumera igota bi finalkistak, Aro berria hasi du Irribarriak, finala irabazi duen pilotari gazteena bera, eta merezita, gainera. Loreak eskuetan eta oraintxe kopa jasotzen Aramarra.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:16
Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:15

Irribarria: "Hasieratik aurrea hartu ezean zail da buruz burko txapeldun handi bati irabaztea. Tentsioa ikaragarria izan da"

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:14

Irribarria: "Izugarria izan da niretzako. Zaila da partida onak egiteako halakoetan, eta bai berak eta bai nik akats ugari egin ditugu, baina polita izan da"

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:12

Azken sakea du Irribarriak.Bukatu da 13-22. Irribarria da finaleko txapelduna. Orain arteko gazteena.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:11

13-21 Irribarria, berea du, eta merezita. Partida bikaina egiten ari dira. Oraindik ere final asko irabazi behar dituzte. Ikusgarria.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:08

13-20 Irribarriarentzat; ezinezko ez, baina posible ere... partida erabakita ote?

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:07
Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:06

Egin dute azken atsedenaldia. 13-18 Irribarriaren alde.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:02

13-16 ihes egin dio pilotak Irribarriari; botileroengana hurbildu dira bi pilotariak.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:01

Orain edo batere ez. Urrutirentzat sakea; eta jendeak txistuka jarraitzen du.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

19:00

Haserre jendea eta txistuak frontoian. Urrutik traba egin dio Irribarriari pilotakada eman behar zuenean aurretik igaroaz; 12-16

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:58

Hserre Urruti; 11-16 Irribarriak. Ederra nola erantzun dion Irribarriak sakeari.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:55
Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:54

10-15 aldea handituz berriz ere Irribarria. Frontoian haren iton-amonak ere, pozik.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:52

10-13, nekea nabaritzen hasia da; bi pilotariak hasi dira hutsak egiten. Oso berdinduta, hala ere, biak. Bikaina partida.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:51

"Urruti, Urruti" oihuak frontoian. Alferrik, ordea, Irribarriarentzat 13.a.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:50

Kanpora joan zaio tantoa Irribarriari; 9-12 aurretik hala ere, nekatzen ari ote?

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:46

Sekulako erakustaldia egiten ari da Urruti, baina Irribarria, hala ere nagusi oraingoz. 8-12 doa aurretik. Indartsu Aramakoa.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:45

Txapara Irribarriari, eta eskuak aurpegira hark; dena eskuan eta tantoa galdu. Tentsioa nagusi frontoian. 11-8

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:42

7-11 Irribarria aurretik eta etenaldia eskatu du Apezetxeak pilotariarentzat; asko ari dira arriskatzen eta gerturatuz doa Urrutikoetxea.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:37

5-10, gerturatzen ari da Urruti.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:32

Aldea ateratzen ari zaio Aramakoa egungo txapeldunari; 9-2 Irribarria aurretik.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:30

7-2 Irribarriaren alde. 95 pilotakada jo dituzte orain arte.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:26
Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:21

Gora joan zaio pilota Urrutikoetxeari. Azkar doaz tantoak aurrera.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:20
Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:19

Hasiera ikusgarria. Izugarria Irribarriaren bigarren tantoa. Erakusten ari da zergatik dagoen finalean. Bikaina Aramaiokoa.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:16

Irribarriak aurrea hartu du lehen tantoak; iristear izan da Urruti, baina azkenean galdu egin du pilota.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:13

Gorriz Mikel Urrutikoetxea egungo txapelduna; eta urdinez, berriz, Aramakoa, Irribarria. Azkenak aterako du sakea.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:09

Jon Apezetxea izango du laguntzaile Irribarriak, eta Pablo Berasaluze Urrutikoetxeak.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:07

Ahal ikusgarria erakutsi du Irribarriak orain arteko partidetan. Ondo bidean, berak aginduko du. Aldiz, partida luzatzen bada, Urrutikoetxearen mesedetan izango da.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

18:01

Tzalo zaparrada frontoian Urrutikoetxea eta Irribarria irten direnean. Bi pilotariak berotzen ari dira. Jende artean, berriz, baten eta bestearen aldeko oihuak nagusi. Giro aparta Bizkaia pilotalekuan.

Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi

17:58
Arantxa Elizegi

Arantxa Elizegi


Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Oinatz Bengoetxea, pilota jotzeko prest, joan den otsailean, Binakako Txapelketako partida batean. Iñaki Artola ordezkatu zuen zazpi partidatan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eginikoaz «oso harro», badoa

Julen Etxeberria

Oinatz Bengoetxeak urtarrilaren 29an jokatuko du azkeneko partida profesionaletan, Labriten. Leitzarrak bere kasa jokatzen jarraituko du gero, urrira arte, hogei urteko kirol ibilbidea osatzeko

 ©TIM DE WAELE

«Ilusio berriak piztu zaizkit Caja Ruralekin fitxatu ondoren»

Eñaut Agirrebengoa

Caja Ruralen «txirrindulari izaten» ikasi zuen Nievek, afizionatu legez, eta hara itzuliko da bere ibilbide luze eta oparoaren azken txanpan. «Gozatzea» izango du xede, emaitzak zehatzak lortzea baingo gehiago.

<b>Jon Azkue, jaurtitzen, atzo.</b> ©GORKA RUBIO / FOKU

Azken segundoan galdu du Bidasoak Plocken aurka: 28-29

Berria

Irundarrak gai izan dira bisitarien zazpi golen aldea hutsean uzteko, baina ihes egin die gero berdinketak

Athletic argitasunik gabe beste behin

Athletic argitasunik gabe beste behin

Ainara Arratibel Gascon

Zuri-gorriek 0-0 berdindu dute Getafaren zelaian. Lehen zatian jokoaren ekimena izan dute, baina argitasuna falta izan zaie. Bigarren zati kaskarra jokatu dute, ordea. Zazpi jardunaldi daramatzate irabazi gabe.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.