Muhammad Ali

Handienak ere amore eman behar izan du

Historiako boxeolari onena izandakoa hil da, 74 urterekin. Hirutan irabazi zuen Munduko Txapelketa, inork inoiz lortu gabekoa. Ringean ez ezik, ringetik at ere egin zuen borroka, beltzen eskubideen alde eta Vietnamgo gerraren aurka, besteak beste.

DPA FILES

Julen Etxeberria -

2016ko ekainak 5

Parkinsonen gaitza zuen, baina arnasketa arazoekin hil da Muhammad Ali boxeolaria, Phoenixeko ospitale batean (Arizona, AEB).

Boxeolari handia izan zen: hiru aldiz izan zen munduko txapeldun, eta Olinpiar Jokoak ere irabazi zituen, 18 urterekin. Baina hori baino gehiago izan zen Ali. Beltzen eskubideen alde lan egin zuen, eta azken egunetaraino izan zen eztabaida politikoan iritzi emaile: Donald Trumpen kontra ere egin zuen.

Casius Clay izena zuen, baina, islamera pasatu zenean, Muhammad Ali izena jarri zion bere buruari: "Ez dut izan nahi zuek ni izan nadin nahi duzuena", esan zuen. Eta horretan saiatu zen bere bizitza osoan.

Vietnamgo gerraren kontra ere egin zuen. Intsumiso deklaratu eta hara joateari uko egiteraino. Horren ondorioz, kendu egin zizkioten titulu guztiak, eta boxeoan aritzea eragotzi zioten. Zigor hori 1971n kendu zion Auzitegi Gonerak, eta ringera itzuli zen.

80ko hamarkadan erretiratu zen, eta denbora gutxira Parkinsonen gaitza diagnostikatu zioten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna