Katalunian, garaiak eragina du babes soziala handitzean

2016ko ekainaren 15a
10:43
Entzun

Euskal Herritik asko begiratzen zaio Kataluniako prozesuari, eta, ondorioztatu ahal denez, haren sustatzaile diren bi herri dinamika nagusiek babes sozial handia dute: Omnium-ek eta ANCk. Garai politikoak eragina dauka sostengu sozialaren hazkundean.

Omnium. Llengua. Cultura. País (Hizkuntza, kultura, herria) elkartea 1961ean sortu zuten. Kataluniako prozesu politikoan 2010eko uztailean hartu zuen protagonismoa. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hango estatutu berriaren muinaren aurkako epaia atera zuenean manifestazio nazionalera deituta. Orduko abenduan 23.737 bazkide zituen Omniumek. Geroztik, prozesua azkartzean, kopurua bikoiztu egin du: iazko azarokoa da haren azken datua, eta 54.200 bazkide zituen. Urteotan beti goraka joan da bazkidetza.

ANC Biltzar Nazional Katalana 2012an sortu zuten, eta 10.451 bazkiderekin ekin zion bideari. Joan den maiatzean zioenez, 33.817 bazkide dauzka. Urtero handitu du multzoa. 2014koa izan zuen urterik oparoena, 18.435 berri lortuta; apalena, iazkoa, 1.933rekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.