ZIENTZIA

Irailaren 27tik urriaren 1era egingo dute 'Passion for Knowledge', Donostian

Zientzia kongresuaren bosgarren aldia izango da, eta bost Nobel saridun izango dira Gipuzkoako hiriburuan.

'Passion for Knowledge' kongresuaren aurkezpena.
'Passion for Knowledge' kongresuaren aurkezpena. Andoni Canellada / Argazki Press

Berria -

2016ko ekainak 16

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak aurkeztu du kongresuaren bosgarren aldia, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun Pedro Miguel Etxenikerekin eta Donostia International Physics Centerreko zuzendari Ricardo Diez Muiñorekin. Donostiako kultur hiriburutzaren egitarauan txertatu dute aurten kongresua, eta irailaren 27tik urriaren 1era  egingo dute.

Bost Nobel saridun izango dira kongresuan: tartean, 2013ko Fisikako Nobel saridun François Englert, Higgs-Englert bosoiaren aurkitzaileetako bat. Beste laurak, berriz, Martin Karplus 2013ko kimikako sariduna, Claude Cohen-Tannoudji 1997ko fisikako sariduna, Dudley Herschbach 1986ko kimikako sariduna eta Klaus von Klitzing 1985eko fisikako sariduna dira.

Konferentzietako batzuk Bilbon eta Bordelen egingo dituzte, eta, besteak beste, astrofisika, ingeniaritza, fisika kuantikoa, neurozientzia eta biomedikuntza izango dituzte hizpide.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna