Albistea entzun

Tortura

Gutxienez 4.009 tortura kasu identifikatu dituzte 'Tortura 1960-2013' txostenean

Eusko Jaurlaritzak eskatuta Paco Etxeberria auzi medikuak zuzendutako torturari buruzko ikerketaren emaitza da. Gaur aurkeztu dute, Donostian, EHUren udako ikastaroen barruan antolatutako kongresuan. Abenduan osatuko dute erabat txostena, kongresuan esaten dituztenak jasota.

Paco Etxeberria eta Jonan Fernandez, gaur.
Paco Etxeberria eta Jonan Fernandez, gaur. Gorka Rubia / argazki Press

Hodei Iruretagoiena -

2016ko ekainak 27 07:55

Gaur aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eskatuta Paco Etxeberria auzi medikuak zuzendutako torturari buruzko ikerketa. Erakundeetako ordezkaritza zabalarekin eman diote hasiera EHUren udako ikastaroen barruan antolatutako kongresuari. Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendari Jose Luis de la Cuesta, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkoreka, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari Maribel Vaquero, EHUko errektore Iñaki Goirizelaia eta Paco Etxeberria auzi medikua.

Juan Ernesto Mendez NBEko torturaren aurkako kontalari berezia ere goizean zen etortzekoa, baina, berandu heldu denez, egitaraua moldatu behar izan dute. Ondorioz, beranduago aurkeztu dituzte Tortura 1960-2013 ikerketaren ondorioak. Etxeberriak aurreratu duenez, abendurako bukatuko dute txosten definitiboa, gaur hasitako kongresuan esaten dituztenak jasota.

Gutxienez, 4.009 tortura kasu identifikatu dituzte txostenean, eta ikerketan 4.009 pertsonaren kasuen errolda bat ezarri da (%17 emakumeak eta %83 gizonak). Kasuak gehiago dira izatez, 2.000 pertsona direlako behin baino gehiagotan torturatu dituztela onartu dutenak. Txostenak zera dakar ondorioetan: "Milaka herritarrek salatu dituzte publikoki edota judizialki tratu txarrak edota torturak pairatu dituztela poliziako funtzionario publikoen aldetik. Horietatik %17k behin baino gehiagotan jasan dituzte. Zifra horiek eraginpekoen benetako dimentsioaren azpitik daude, kontuan izanda gehiagok jakinarazi dutela erroldan sartuko direla —oraindik ez dute hori egin—. Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak martxan jarritako ikerketan arreta ematea nahi dute pertsona horiek. Salaketa horien bilakaera historikoari esker, egiazta daiteke salaketak pixkanaka jaitsi egin direla 2004. urtetik aurrera, eta ez da kasurik erregistratu 2015ean, ezta 2016an ere".

Ildo horri jarraikiz, audioan eta bideoan jasotako lekukotzak 900 baino gehiago dira, eta peritu frogak, hau da, Nazio Batuen Istanbulgo Protokoloa (2000) 202 pertsonari aplikatu zaie (%76 demokraziaren aldikoak, %20 demokraziaren aurreko aldikoak eta %4 bietakoak). Horrek guztiak emaitza "eztabaidaezinak" eskaintzen dituela jasotzen du txostenak: "Kontakizunen sinesgarritasunari dagokionez eta, ondorioz, salatutako gertaerei dagokienez. Izan ere, protokolo honen bidez egindako ebaluazio psikologikoan, torturari dagokionez, peritatzeen %9 sendotasun maximokoak” zirela jo zen, "%40 oso sendoak, % 49 sendoak eta %2 sendotasunik gabeak, tratu anker edo umiliagarritzat eta neurriz gainezko indarkeria erabili izanaz hartzeko sendoak ziren arren".

Babes instituzionala

Ikerketaren garrantzia nabarmendu dute kongresuan hitza hartu duten ordezkariek. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Erkorekak nabarmendu du "demokraziarekin eta giza eskubideekin konprometitutako erakunde orok" duela torturak ikertu eta hari aurre egiteko betebeharra. "Gardentasunik eza inpunitatearen mesedetan da beti, eta inpunitate hori funtsezkoa da torturak gertatzeko". Urkulluren gobernuaren hiru konpromiso aipatu ditu Erkorekak: aitortza, erreparazioa eta prebentzioa.

Bide beretik jo du Vaquerok ere, eta gehitu du tortura salatzeak ez duela ETAren jarduna justifikatzen. "Ez ditzagun liskar politikorako erabili gaur esango direnak". Goirizelaiak, berriz, unibertsitateak egia ezagutarazteko duen zeregina azpimarratu du: "Ezin dugu onartu iraganaren parte bat ezkutuan geratzea".

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Usurbilgo udaletxea. ©NOAUA

Usurbilgo Sagardia plazaren izena aldatzeko exijitu du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak

Xabier Martin

Joxe Martin Sagardia euskal errefuxiatua BVEk hil zuen 1980an, Miarritzen. ETAko ustezko kideen zerrenda batean dagoela esan dio udalari Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela plazaren izenak.

Eneko Andueza eta Maria Txibite, bilera ostean. ©Berria

Sozialistak «ongizatearen berme» direla esan dute Anduezak eta Txibitek

Gotzon Hermosilla

PSE-EEk eta PSNk bilera egin dute, eta bi alderdien arteko «lotura estuak» nabarmendu dituzte.

<b>Foru Hobekuntzaren 40. urteurrena ospatu zen atzo Senatuan.</b> ©J.C. HIDALGO / EFE

Txibitek Foru Hobekuntza goraipatu du, «batasun konstituzionalaren barnean»

Joxerra Senar

Senatuan egin da Nafarroako estatutuaren urteurreneko ekitaldi nagusia. Hitzeman du «lehenbailehen» egingo dutela ituna trafiko eskumenari buruz

EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena aurrekontuei buruzko agerraldi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Oposizio taldeak adina osoko zuzenketa Jaurlaritzaren aurrekontuei

Xabier Martin

Osoko zuzenketez gain, 711 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP+C’s-ek, 1.433 milioi eurorenak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.