Udako ikastaroa

Aldaketari buruz hausnartzen

Iratzar Fundazioak antolatuta, Nafarroan izan den aldaketari buruzko hiru mahai inguru egin dituzte gaur. Horietan parte hartu dute, besteak beste, Floren Aoizek, Joxerra Senarrek edota Sagrario Alemanek. Bideoa: Aldaketaren nondik norakoak. (Lara Madinabeitia / BerriaTB)

Berria -

2016ko ekainak 29

Iazko maiatzeko bozek erabat irauli zuten Nafarroako politikagintza. Egun batetik bestera, diktadura garaitik agintean egondako bi alderdiak gobernutik at geratu ziren, eta, horien tokian, aldaketa helburu zuten lau alderdik bat egin zuten. Elkarlanean ari dira geroztik hainbat alorretan, baina bat egite hori ez da beti erraza izaten, eta ez da beti hala izango. Hain zuzen ere, horretaz aritu dira gaur Iratzar Fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroan.

Aldaketa Nafarroan, gobernu kudeaketa aldaketa, erregimen aldaketa? Irakurketa eta etorkizunerako erronkak izenburuarekin hiru eztabaida saio egingo dituzte Iruñeko Kondestablearen jauregian. Horietan parte hartuko dute, besteak beste, Bixente Serrano historialari eta idazleak, Garbiñe Petriati Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak eta Joxerra Senar BERRIAko kazetariak. Hiru mahai inguruen bideoak ikusgai daude BERRIAko webgunean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna