Bangladesh

Gutxienez 22 lagun hil dituzte Dhaka hiriko jatetxe baten kontrako erasoan

"Ala handia da!" oihuka, hainbat erasotzaile sartu ziren bart Bangladeshko Dhaka hiriko jatetxe batera. Berri agentzien arabera, lehergailuak eta labanak zeramatzaten. Jatetxean zeuden 22 lagun, sei erasotzaile eta bi polizia hil dira. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.

Berria -

2016ko uztailak 2

Bangladeshko armadak operazio militar bat egin du gaur goizean, bart abiatutako bahiketa amaitzeko. Ehun militarrek baino gehiagok hartu dute parte. Antza denez, erasotzaileek erantzun egin dute, eta tiroketa izan da.

Atzerritarrak joan ohi diren jatetxe batean zeuden 22 lagun hil dira gutxienez, eta atentatua egitera joan ziren sei erasolatzaile eta bi polizia ere bai. Italiarrak eta japoniarrak dira hildako gehienak, Bangladeshko iturri ofizialen arabera. Beste bi lagun erietxean hil dira: "28 lagun iritsi dira zaurituta, baina bi hil egin dira", esan dute erietxeko iturriek. Hamahiru lagun atera dituzte onik jatetxetik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna