Hizkuntzaren aldeko lasterketa

Galeseraren alde lasterka

Gaur hasi eta hiru egunez Galesko hizkuntzaren alde korrika ariko dira ehunka lagun. Lasterketa Bangor hiritik abiatu dute, eta Llandeilon amaituko dute, etzi. Bideoa: Lasterketaren hasiera.

 

Arantxa Elizegi Egilegor -

2016ko uztailak 6

Ras yr Iaith edo hizkuntzaren aldeko lasterketa hasi dute gaur Galesko Bangor hirian. Korrikalariek hainbat herri eta hiri zeharkatuko dituzte hiru egunez galeseraz bizi eta aritzeko eskubidea aldarrikatzeko.

 

Bigarren aldia da lasterketa egiten dutena. Lehenengoz 2014an antolatu zuten, galeseraren erabilera bultzatzeko asmoz, eta, aldi berean, bizitza osasuntsuago baten aldeko aldarria zabaltzeko. Antolatzaileen asmoa da bi urtean behin egitea lasterketa, eta urtez urte haren iraupena eta ibilbidea zabalduz joatea. Horretaz gain, eta Euskal Herrian Korrikarekin egiten den moduan, han ere nahi duenak kilometro bat eros dezake eta, bide batez, lanean jarraitzeko laguntza ekonomikoa eman.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna