Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Ordezkapenak egiteko euskaraz ez dakiten medikuak hartu ditu Osakidetzak

Publizitatea

Gizartea

Hizkuntza eskubideak

Ordezkapenak egiteko euskaraz ez dakiten medikuak hartu ditu Osakidetzak

Uemak salatu duenez, Aulestin, Azpeitian, Errezilen eta Seguran gertatu da, gutxienez, "herritarren hizkuntza eskubideak urratuz eta osasun zerbitzuaren kalitateari kalte nabarmena eginez". Erabakia berrikusi eta mediku euskaldunak jartzeko eskatu diote Osakidetzari herri horietako udalek.
Gorka Rubio / agazki press
Gorka Rubio / agazki press Zumaian mediku euskadunak eskatzeko mobilizazio ugari egin zituzten 2014an.

2016-07-07 / Berria

Euskaraz egiten duten medikuen ordezkapenak egiteko euskaraz ez dakiten medikuak kontratatu ditu Osakidetzak, Uemak salatu duenez. Azpeitian euskaraz ez dakiten bi familia mediku jarri dituzte, han ez ezik Errezilen eta Urrestilan ere zerbitzua emateko. Gainera, ekainean herri horretan lan egiteko euskaraz ez dakien pediatra bat ere kontratatu zutela salatu du. Zehaztasunik eman ez badu ere, Aulestin eta Seguran ere antzekoa gertatu dela jakinarazi du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak.

Uemak ez ezik, Aulestiko Udalak, Azpeitikoak, Errezilgoak, Segurakoak eta Natul Azpeitiko Euskara Taldeak elkarrekin kaleratu dute Osakidetzaren jarrera salatzeko oharra. Erabakiarekin, zerbitzua euskaraz eskaintzeko betebeharra ez betetzeaz gain, herri horietako herritarren hizkuntza eskubideak urratu direla salatu dute. "Aulesti, Azpeitia, Errezil eta Segura euskararen arnasguneak dira, eta bertan erdara nagusi den eremuak sortu ditu Osakidetzak, bertako errealitate soziolinguistikoan eragin kaltegarria eraginez". Hala, Osakidetzari ohartarazi diote, kalitatezko zerbitzua eman nahi badu, hizkuntza eskubideak bete behar dituela; "kalitatea osasun arloan hizkuntzari lotuta dago".

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak