Indarkeria matxista

Gernikan gizon bat atxilotu dute andrazko bati sexu eraso bat egitea leporatuta

Sexu harremanak izatera derrigortu zuela salatu du emakume batek ertzainen aurrean

Berria.eus
2016ko uztailaren 16a
12:12
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, ostiral goizaldean izan ziren gertaerak; andrazko bat joan zen gizonezko batekin haren etxeraino, eta han jazo zen erasoa. Salaketaren berri izan orduko halakoetarako propio egokitutako protokoloa abiatu zuten ertzainek; mediku azterketa bat egitera bideratu zuten emakumea, eta, emaitzak aztertuta, erasoaren ustezko egilea atxilotu zuten atzo gauean Gernikan bertan. 28 urteko gizonezko bat da.

Epailaren aurretik pasatu ostean libre utzi du hark, astero epaitegitik pasatzeko agindupean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.