Euskal Presoak

Gose greba utzi du Aitzol Gogorza presoak

Hilaren 6an ekin zion protestari, duen gaitza oinarri hartuta, zigorra eteteko eta espetxeratze arindua ezartzeko eskatzeko.

Gogorzaren aldeko elkarretaratzea, atzo, Errenterian.
Gogorzaren aldeko elkarretaratzea, atzo, Errenterian. Gorka Rubio / Argazki Press

Berria

2016ko abuztuak 12

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Aitzol Gogorza euskal presoak gose greba utzi du gaur. Errenteriarrak joan den abuztuaren 6an hasi zuen protesta, zigorra eteteko eskatuz. Gogorzak gaitz larria du, AMEI Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren txosten baten arabera: nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, eta desoreka depresiboa, autolisi arriskuarekin —hau da, bere buruaz beste egiteko joera—. Gaixotasunaren ondorioz, behin baino gehiagotan ospitaleratu behar izan dute.

Hogei urteko zigorra du, eta hamazazpi bete ditu dagoeneko. Gaitzaren ondorioz, gradua aldatzeko, zigorra eteteko eta espetxeratze arindua ezartzeko eskatu izan du azken bi urteetan, baina eskaera guztiak ukatu dizkiote espetxeko tratamendu batzordeak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna