Olinpiar Jokoak

Boltek lortu du: hirugarren jokoetan hirugarren urrezko domina

Jamaikako taldeak 4x100 metroko txandakakoa irabazi du, eta Usain Boltek hirugarren urrezko domina eskuratu du Rion. 4x100 metroko txandakakoan AEBak garaitu dira, eta Allyson Felixek bosgarren urrezkoa domina eskuratu du.

Bolt, hirugarren urrea ospatzen.
Bolt, hirugarren urrea ospatzen. Zsolt Czegledi / Efe

Berria -

2016ko abuztuak 20

37.27 denbora egin du Jamaikak gizonezkoen 4x100 metrokoan, Japonek lortu du bigarren postua (37:60), eta Kanadako taldeak lortu du brontzezko domina (37:64). Izan ere, AEBetako taldea helmugaratu da hirugarren, baina deskalifikatu egin dute. Boltek hirugarren urrezko domina lortu du horrela, hirugarren joko olinpikoetan, jarrian. Azken domina izango da hau, ez baitu olinpiar joko gehiagotan parte hartzeko asmorik.

Bestetik, emakumezkoek 4x100 metroko txandakakoaren finala jokatu dute gaur goizaldean, eta AEBak garaitu dira, nagusitasun handiz (41:01). Jamaikako taldea bigarren izan da (41:36), eta Erresuma Batukoa hirugarren (41:77). Allyson Felix AEBetako atletak bosgarren urrezko domina lortu du hala.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna