Ingurumena

Pertsona bat salatu du Foruzaingoak Uharten, hartzak harrapatzeko tranpa bat edukitzeagatik

Debekatutako tranpa bat autoan eramateagatik, foruzainek 37 urteko emakume bat salatu dute Uharten. Ugaztun handiak harrapatzeko erabiltzen dira halako tranpak.

Ugaztun handiak ehizatzeko erabiltzen da atzemandako tranpa.
Ugaztun handiak ehizatzeko erabiltzen da atzemandako tranpa. Foruzaingoa

Berria -

2016ko abuztuak 25

Ugaztun handiak harrapatzeko erabiltzen den tranpa bat ikusi zuen foruzain batek atzo Uharten (Nafarroa), ibilgailu baten barruan. Konfiskatu egin zuten tranpa, eta autoaren jabearen aurkako salaketa jarri zuten. Debekatuta dago gisa horretako tranpak edukitzea.

Tamaina handiko metalezko gailu bat da atzemandako tranpa, eta ugaztun handiak ehizatzeko erabili ohi da. Besteak beste, hartzak, oreinak eta basurdeak.

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailaren esku dago orain auzia, eta hura arduratuko da dagokion isuna jartzeaz. Foruzaingoak gisa horretako tranpen salmenta, jabetza eta erabilera zaintzen ditu. Urte hasieran, esaterako, 65 denda miatu zituen, debekatutako tranparik saltzen zuten jakiteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna