Musika

Kau Kori Kura: ironia, eta lotsa gutxi

Bideo bereziak sortzen ditu Kau Kori Kura-k, ironia eta umorea tresnatzat hartuta. Azken bideoan, errauste planta Txillidalekun eraikitzeko proposamena egin diete erakundeei. Bideoa: KAU KORI KURA - Errauskailua Txillidalekun.

Berria -

2016ko abuztuak 26

Ironia, egunerokotasuneko gaiak eta lotsa gutxi. Ez dira sortzeko osagai txarrak Kau Kori Kura-koek aukeratu dituztenak. 2015eko apirilean ireki zuten Youtubeko kontua, eta urte bereko ekainaren 25ean argitaratu zuten lehen bideoa: Erronkariera. Ordutik, 30 abesti sortu eta zabaldu dituzte.

Ezin zehaztu taldea diren ala ez, ezta nortzuk osatzen duten ere. Zer egiten duten definitzen ez da erraza, baina sarean bueltaka dabiltza haiek sortutakoak. 6.000 aldiz erreproduzitu da ikustaldi gehien dituen bideoa: Kalakan taldearen eta Madonna kantariaren artekoak kontatzen ditu, ironiaz. Sortu dizkiete kantuak beste dozenaka konturi: Estepan Aldamiz-Etxeberria ETBko aurkezleari, Patxi Eugi pilotari ohiari, zabor bilketari eta urteroko Durangoko Azokari, besteak beste.

Bereziak dira bideoak sortzeko erabiltzen dituzten irudiak ere. Artxiboetatik hartuak batzuk, eta haiek sortuak besteak. Doinu, hitz eta irudiek badute loturarik: kritika egiteko darabilten ironia fina.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna