Ezbeharra

Julen Madina hil da, entzierro korrikalari ezaguna eta ETBko kolaboratzailea

Joan den astean Zurriolako hondartzan olatu batek jota zaurituta hil da. Zainketa intentsiboetako unitatean izan dute bost egunez. Familiak eman du heriotzaren berri.

Madina, 2005eko sanferminetan.
Madina, 2005eko sanferminetan. Raul Bogajo / Argazki Press

Berria -

2016ko abuztuak 30

Joan den astean ospitaleratu zuten Madina, eta zainketa berezian izan dute ordutik. Olatu kolpe batek lurrerantz bota zuen ostegunean, eta hondarraren kontra buruan jotako kolpeak eragin zion lesioa. Hiru lagunek uretan buruz behera zegoela aurkitu eta atera egin zuten.

Haren senideek eman dute heriotzaren berri, eta eskerrak eman dizkiete osasun langileei eta babesa erakutsi dieten guztiei. 61 urte zituen. Lau hamarkadatan egin zuen korrika Iruñeko entzierroetan, eta oso ezaguna izan zen. Aditutzat hartua izan zen, eta kritikatua ere izan zen, horregatik hain zuzen. Tuterako entzierroetan ere ohikoa zen.

2004. urtean, ordea, zezen batek harrapatu egin zuen Iruñean, eta bost adarkada eman zizkion zezen-plazarako sarreran. 2011. urtean Iruñean korritzeari utziko zuela iragarri zuen. Ez, ordea, Tuteran. Hain justu, aurten Erriberako hiriburuko santanatan berriro harrapatu zuen zezen batek, uztailaren 25ean, baina ez zion lesio larririk eragin.

Hernanin (Gipuzkoa) jaioa zen, eta, entzierroetan korrika egiteaz gain, ETB2ko kolaboratzaile izateagatik ere ezagun zen Madina. Azken urteetan ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioan iritzia ematen parte hartu izan zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna