Hotz bolada

Hotz boladak 35 hildako utzi ditu Europan

Ipar poloko haizearen eraginez hotz bolada handia bizi da azken egunotan Europa gehienean, eta hainbat kalte eragin ditu: leku askotan –Euskal Herrian bertan— traba handiak eragin dituzte izotzak eta elurrak joan diren egunetan, baina horrez gain, 35 bat pertsonaren heriotza eragin du. Polonia, Italia eta Erresuma Batua dira hotz boladak gehien zigortu dituen lekuetako batzuk.

Berria -

2005eko abenduak 31
Euskal Herrian azken orduetan epelera egin duen arren, Europako leku askotan azken 48 orduetan hotz izugarria izan dute. Polonian, adibidez, 22 lagun hil dira azken bi egunetan hotzaren ondorioz, eta, Italian, berriz, 5 zenbatu dituzte. Gainera, izotza eta elurra pilatu dira estatu askotan, eta eragozpen handiak sortu dituzte garraio sare guztian. Erresuma Batuan, adibidez, azken hamar urteetako abendurik hotzena izan dute aurtengoa. Suitzan, urteko gaurik hotzena izan dute bart: zero azpiko 35 gradu zentigradutara iritsi dira termometroak. Florentzian (Italia) elurra ikusi dute 20 urtean lehen aldiz. Halaber, Txekiako Errepublikan, Kroazian, Austrian eta Hungarian gogor astindu ditu hotzak. Esan bezala, Euskal Herrian epelera egin du azken orduetan, baina Espainiako Babes Zibileko zerbitzuak Hego Euskal Herrian berriro elurra egin dezakeela oharrarazi du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna