EUSKARA

Lurralde antolaketarako gidalerroetan hizkuntza normaltzeko proposamenak aurkeztu dituzte Uemak eta Kontseiluak

Euskal Herriko Unibertsitateko bi aholkulariren ekarpenekin osatu dituzte proposamenak.

Unai Fernandez de Betoño, Paul Bilbao eta Josu Labaka.
Unai Fernandez de Betoño, Paul Bilbao eta Josu Labaka. / Uema

Berria -

2016ko irailak 14

Eusko Jaurlaritzak datorren legegintzaldian onartu nahi ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde antolaketarako gidalerro berriak. Ana Oregi Ingurumen sailburuak jakinarazi zuen 2015eko azaroan hasitako prozesua 2018an amaituko dela, tarte horretan eragile askoren proposamenak entzun ahal izateko. Erronda horretan, gaur Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin eta Kontseiluarekin bilera izan du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, eta bertan hainbat proposamen egin dituzte bi erakundeek, lurralde antolaketak euskaran duen eragina kontuan hartuta.

Euskararen arnasguneak indartu, garatu eta aintzat hartzeko proposamenek EHUko bi aditu aholkulariren ekarpenak biltzen dituzte: Unai Fernandez de Betoñorenak (EHUko Arkitektura Saileko eta Udako Euskal Unibertsitateko kidea) eta Iñigo Urrutiarenak (EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saila) zehazki. Fernandez de Betoño, gainera, Uemak eta Kontseiluak Eusko Jaurlaritzarekin Lakuan izan duten bileran izan da, Uemako lehendakari Josu Labakarekin eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera.

Uemaren, Kontseiluaren eta bi aditu aholkularien proposamena "bateragarria eta osagarria da lurralde antolaketarako gidalerroak berritzeko Oinarrizko Dokumentuarekin", Uemak berak azaldu duenez. Zortzi puntuz osatutako lana da: besteak beste, euskararen arnasguneen kontzeptua gehiago garatzea, garapen orekatua bultzatzea eta Euskararen Lurralde Plan Sektoriala garatzea proposatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna