Elkarrizketa aurrerapena (bideoa)

"Etxean bi daude langabezian, eta aukera guztiak aprobetxatzeko esaten diet"

Pili Zabalaren erantzunen ostean, Iñigo Urkullu izan da BERRIAk kanpainako elkarrizketetarako prestatu duen galdera sorta berezia erantzuten hurrengoa. Bideoa, albiste barruan (Ander Gartzia, Berria TB).

2016ko irailaren 20a
23:34
Entzun

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk papereko edizioan, eta hark ere erantzun du Berria Telebistak bideoan grabatzeko prestatutako galdera sorta berezia. Besteak beste, euskarari, erosketei, sare sozialei eta literaturari buruzko galderei erantzun die Urkulluk. Jokin Sagarzazu Politika saileko kazetariak egin dio EAJko lehendakarigaiari bihar paperean argitaratuko den elkarrizketa, eta aurrerapen gisa aurreratu du bideoa BerriaTBk.

[youtube]https://youtu.be/4TUedEd3MMk[/youtube]

Egunerokoan euskaraz mintzo dela dio Urkulluk; bai etxekoekin, bai gobernu bileretan. “Jariotasunik ez duenak gazteleraz egiten du [bileretan], baina gure erantzunak euskaraz izaten dira”. Informatzeko garaian ere euskarazko komunikabideak kontsumitzen ditu, elkarrizketan adierazi duenez: BERRIA eta EITBko albistegiak, bereziki. Udan, besteak beste, Nevadako egunak Bernardo Atxagaren eleberria irakurri duela adierazi du.

Garraio publikoa ere erabiltzen du Urkulluk, eta azaldu du tranbiaz mugitzen dela batik bat hirietan. Sare sozialetan, berriz, Facebook du gustukoen, eta aitortu du bere kontuaren kudeaketa banatua duela: “Batzutan idazten dut”. Euskal Herriko ereserkia zein abesti izan beharko litzatekeen galdetuta, EAJren lehendakarigaiak bere hautua egin du Txoriak txori, Gora ta gora, Ikusi mendizaleak eta Eusko gudariak kantuen artean. Erantzun hori eta gehiago, bideoan.

Berria Telebistak hautagai guztiei egingo die galdera sorta bera. Herenegun Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko hautagaia elkarrizketatu zuen. Gaur argitaratu da papereko edizioan Zabalari egindako elkarrizketa. Galdera sortaren bideoa ondorengo hau da:

[YouTube]https://youtu.be/1ON082tSDhc[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.