Arkeologia

Duela 23.000 urte ere amuak erabiltzen zituzten

Japonen behintzat amuekin arrantza egiten zuten duela 23.000 urte ere. Orduko amu bat topatu dute Okinawa uharteko haitzulo batean. Mundu osoan topatu den zaharrena da.

Berria -

2016ko irailak 20

Ilargi erdiaren forma dauka Japonen topatu duten amuak, 1,4 zentrimetro neurtzen ditu eta itsas kurkuiluen maskorrarekin eginda dago. Prefetura Museoa eta Okinawako Arte Museoa txundituta agertu dira aurkikuntzarekin, uste baita, Paleolito garaian eta Harri Aroan batik bat lurrean egiten zutela ehiza eta ez uretan arrantza.

2012an topatu zuten amua, eta karbono 14a erabiliz jakin dute duela 23.000 urtekoa dela. Ezagutzen den amurik zaharrena da. Orain arte zaharrenentzat jotzen zen amua Ekitaldeko Timorren topatu zuten. Hura ere itsas kurkuiluen maskorrarekin egina da, eta duela 16.000 eta 25.000 urte artekoa dela diote

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna