Elkarrizketa aurrerapena

Nekane Txapartegi: "Harreman afektibo, politiko, kultural, sozial eta sexualak moztuak ditut"

Suitzan kartzelatuta dagoen euskal presoari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Han jasaten duen egoeraren berri eman du: egunean ordubete soilik uzten diote ateratzen patiora.

Nekane Txapartegi, TATen agerraldi batean, 2007. urtean. JON URBE, ARGAZKI PRESS
Hodei Iruretagoiena.
2016ko irailaren 22a
07:21
Entzun

Nekane Txapartegik espetxetik erantzun ditu BERRIAren galderak. Suitzan dute preso, Espainiak egindako estradizio eskaeraren erantzunaren zain. Bihar papereko edizioan argitaratuko da elkarrizketa. Hauek dira hor esandakoetako batzuk:

-"Bakartzeari aurre egiteko esplotazio sisteman hartu behar da parte".

-"Badut esperantza hemen eta hor sortutako elkartasunak bultzatuko duela hemengo justizia".

-"Oraingoz, torturaren salaketa Europaren bihotzean ozen entzunarazi dugu, eta babes zabala jaso".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.