Poesia

'Ametsek ez dute kartzelarik' lehen poema liburua kaleratu du Juanma Sarasolak

Baionako Maiatz argitaletxearen eskutik argitaratu du Juanma Sarasola Xaun-ek (Irun, Gipuzkoa, 1969) bere lehen poema liburua: Ametsek ez dute kartzelarik. Sarasola 1988tik gaur egun arte idatzitako poema ugarirekin osatu du bilduma. Hala ere, idatzitako asko eta asko geratu zaizkio kanpoan.

Berria -

2006ko urtarrilak 4
BERRIA-ko =iMundua=i sailean egiten du lan Juanma Sarasolak baina poesiarako zaletasuna ere badu. Kazetari eta idazleak BERRIAri azaldu dionez, besteak beste Pantxoa eta Peioren kantuetako Daniel Landarteren testuetako lapurterak liluratuta ekin zion poemak idazteari 18 edo 19 urte zituela. Gaztetan hasi zen, beraz, Sarasola poemak idazten; =iAmetsek ez dute kartzelarik=i bilduman, baina, ez ditu kronologikoki ordenatu, lau ataletan banatu ditu. Umorezko poemak, poema erotikoak eta poema hedonistak bildu ditu atal batean. Munduko eta Euskal Herriko hainbat herriri buruzkoak bigarrenean, amodio eta desamodiozko poemak hirugarrenean eta azkenik abertzaletasunaren eta gai politikoen inguruakoak laugarren atal batean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna