Donostiako Zinemaldia

'Wo bu shi pan jinlian / I Am Not Madame Bovary'-k jaso du Urrezko Maskorra

Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Hong-Sang-soo-rentzat izan da Dangsinjasingwa dangsinui geot / Yourself and Yours filmagatik. Bideoa: Urtzi Urkizu eta Angel Aldarondo BERRIAko zinema adituak sariak aztertu dituzte (BERRIA TB).

Mikel Lizarralde -

2016ko irailak 25

Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldiko sari banaketa ekitaldia egin zen atzo gauean Kursaaleko auditoriumean. Eduard Fernandezek irabazi du gizonezko aktore onenaren saria El hombre de las mil caras, Alberto Rodriguezen filmean egindako lanagatik, eta Fan Binbingek emakumezko aktore onenarena, Wo bu shi pan jinlian / I Am Not Madame Bovary-rengatik. Ekoizpen txinatar hori izan da, beraz, Zinemaldiko aurtengo garaile nagusia, sari nagusietako bi irabazi baititu.

Gidoi onenaren saria Isabel Peñak eta Rodrigo Sorogoyenek jaso dute, Que Dios nos perdone lanagatik; eta argazki onenarena Ramiro Civitak, El invierno filmagatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna