BIZIGIRO

Sei minutuko bidaia Gipuzkoa osotik

GipuzkoAround proiektuak Gipuzkoako 89 udalerriak bideo batean elkartu ditu. Bideoa albistearen barruan.

Berria -

2016ko urriak 4

Zaila da Gipuzkoako txoko gehiago denbora laburragoan ikustea. Sintesi lan hori egin dute GipuzkoAround proiektuan Iñaki Goikoetxea, Javier Iribarren Maria Rubio eta Iker Zaballak.

Proiektua 2015ean zehar landu zuten; hasierako ideia Gipuzkoako herri guztiak egun batean bisitatzea zen eta, aukera baliatuz, bideo bat egitea. Ekimena garatzen joan zen, eta lauzpabost egunetan grabatu zuten, Donostia 2016ko Energia Olatuak programaren babesarekin. 'Dancing in the Basque Country' bideoaren ildoa jarraitzeko asmoz egin zuten bideoa; lagun talde berdinak 2010ean sortu zuen bideo hark 471.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu Youtuben.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna