Mendia

Alberto Zerainek Manaslu igo du

Haize gogorrak asko zaildu du igoera, baina mendizale gasteiztarrak bere bederatzigarren zortzimilakoa lortu du.

Alberto Zerain eta Mariano Galvan, Manaslun.
Alberto Zerain eta Mariano Galvan, Manaslun. 2x14x8000 bilduma

Imanol Magro Eizmendi -

2016ko urriak 4

Alberto Zerainek (Gasteiz, 1961) Manasluko tontorrera iritsi da gaur (8.163 metro). Iragan igandean hasitako bidea, hamabi orduko azken saio batekin bukatu du. Tontorrean eguraldia oso txarra zen, eta minutu gutxi batzuk egin ondoren beherako bidea hasi du. Gorako bidean Zerain Mariano Galvan mendizale argentinarrarekin gurutzatu da, hark lehenago zapaldu baitu tontorra. Haize bortitzak asko zaildu du igoera.

Zerainek bederatzi zortzimilako igo ditu honezkero —Everest, Makalu, Lohtse, Gashembrum I. eta II., K2, Kangchenjunga eta Dhaulagiri—, eta bost falta zaizkio bilduma osatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna