Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea "Herritarren hitza errespetatzeagatik" auzipetu dituztela salatu du Baztango alkateak

Publizitatea

Gizartea

AROZTEGIA

"Herritarren hitza errespetatzeagatik" auzipetu dituztela salatu du Baztango alkateak

Epailearen aurrean deklaratu dute Joseba Otondo alkateak eta Garbiñe Elizegi alkate ohiak, Palacio de Aroztegia enpresak aurkeztutako kereila dela eta. Prebarikazio salaketen aurrean, "une oro legearen barruan" jokatu zutela esan du Otondok.
Auzitegi aurrean eginiko elkarretaratzea.
Auzitegi aurrean eginiko elkarretaratzea. Jagoba Manterola / Argazki Press

2016-10-06 / Ion Orzaiz

Baztango hamaika bizilagun eta ordezkari politikok babesa agertu diete Otondo eta Elizegiri Nafarroako Auzitegiaren atarian eginiko elkarretaratzean. "Jazarpen judizialik ez! Aroztegia gelditu!" leloa zeraman pankarta atera dute, eta han izan dira deklarazioak iraun duen bitartean.

Auzitegira sartu aurretik, Otondok ukatu egin ditu prebarikazio salaketak, eta une oro "legediaren arabera" jokatu dutela berretsi du. Halaber, Palacio de Aroztegia enpresaren estrategia bati egotzi dio kereila. "Enpresak ahul ikusten du bere burua, eztabaida galtzen ari da eta argumenturik ez du. Horregatik, helburu garbia du: Aroztegia proiektuaren inguruko eztabaida desbideratzea".

"Auzia oso sinplea da, demokrazia ala inposizioa. Baztandarrak gai garen proiektu honi buruz eta Baztanen etorkizunari buruz erabakitzeko, ala erabaki guztiak inposatuko dizkiguten, PSIS udalaz gaindiko planarekin egin duten bezala", gaineratu du. Testuinguru horretan, orain arte erakutsi duten jarreraz "harro" azaldu dira Otondo eta Elizegi. "Egindakoa berresten dugu, herritarren hitza entzun besterik ez baitugu egin, eta horregatik zigortu nahi gaituzte. Ebrotik hegoaldera, politikariak ustelkeria kasuengatik epaituak izaten ari diren unean, gu epaituko gaituzte herritarren hitza errespetatzeagatik eta herritarren zerbitzura egoteagatik. Eta hau da gure ordaina".

Publizitatea

Sortu kontua
Ion Orzaiz

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak