Albistea entzun

MEMORIA HISTORIKOA

Otsoportillon eta Iberon hobitik ateratako bost lagunen arrastoak identifikatu dituzte

Horietako bat Jose Roa Garcia zen, Iruñeko zinegotzia. Beste lauak Meliton Agirre Lezea, Francisco San Roman Galbete eta Domingo eta Francisco San Roman Otxoa dira. Iazko abenduan topatu zituzten. Nafarroako Gobernua senideekin harremanetan jarri da gorpuzkinak itzultzeko.

Nafarroako Gobernuko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, Legarreako leizean, Gaztelun.
Nafarroako Gobernuko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, Legarreako leizean, Gaztelun. / Nafarroako Gobernua Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2016ko urriak 7

Aranzadi Zientzia Elkarteak identifikatu ditu Otsoportillon eta Iberon (Nafarroa) hobitik ateratako bost lagunen arrastoak. Roa Garciaren arrastoak Iberon aurkitu zituzten, abenduan. Gainerakoak Olatzagutiko Meliton Agirre Lezea, Altsasuko Francisco San Roman Galbete eta Ziordiako Domingo eta Francisco San Roman Otxoaren arrastoak dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Aztarnak identifikatu ostean, Nafarroako Gobernua harremanetan jarri da senideekin, horiek familiei emateko.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako kontseilaria Legarreako leizean (Gaztelu) izan da. 1936ko abuztuan desagertu ziren Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alaben gorpuak aurkitzeko lanetan ari dira bertan, eta jada lau umeren gorpuzkiak topatu dituzte.

Hobitik ateratzeko prozesuaren bigarren faseari ekin diote orain, falta diren arrastoak lur eremu zabalago batean bilatzeko. Espero da astelehenera arte aritzea bilatzeko lanetan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Enpresek erabakitzen dute eskola jangeletan zer eta nola jan»

Irati Urdalleta Lete

Sukaldeak eskoletan egotea, enpresa txikiei aukera ematea... Viñuelaren irudiko, jangeletan bada zer hobetua, pausoak ikusi arren: «Borondatea falta da, eta beldur handia dago».
Claveria, eskuinean, eta Amaya, erdian, atzo, biltzarraren ondorio nagusiak aurkezten. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Ijito eta emakume izateagatik

Maite Asensio Lozano

«Genero antitziganismo» kontzeptua definitzeko lehen pausoak egin dituzte Bilbon, asteon Romi Berriak eta Amuge elkarteek antolatutako biltzar batean. «Jazarpen sistematikoa» salatu dute.
Gotzone Sagardui Osasun sailburua, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©R.BOGAJO/ FOKU

Osasun Publikoaren Lege proiektuari «gabeziak» ikusi dizkio oposizioak

Edurne Begiristain

Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du osasuna «politika publiko guztien» oinarrian jarri nahi dutela. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk esan dute lan egingo dutela egitasmoa «hobetzeko»

Urriaren 21etik 23ra Marieniako lurrak okupatzera deitu dute

Ekhi Erremundegi Beloki

Kanpaldia antolatuko dute Kanbon laborantza lurren salmenta salatzeko. Ipar Euskal Herriko borroken topagune izatea nahi dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...