Albistea entzun

Euskadi Sariak

Luis Garderi eman diote euskal literaturako Euskadi saria, 'Ehiztariaren isilaldia' eleberriagatik

Xabier Olarrarentzat izango da euskarazko literatur itzulpenaren Euskadi saria, James Joyceren Ulises euskarara ekartzeagatik. Gaztelaniazko literaturaren saria, berriz, Gabriela Ibarrarentzat izango da (bideoa: Argazki Press).

Berria -

2016ko urriak 19 08:02

Jakinarazi dituzte aurtengo Euskadi sarien irabazleak: Luis Garde idazle iruindarrarentzat izango da euskal literaturako Euskadi saria eta Xabier Olarrarentzat literatur itzulpenaren Euskadi saria. Gardek Ehiztarien isilaldia (Pamiela) lanarengatik eskuratu du saria. Eleberrian Ezkabako ihesaldia hartzen du oinarri idazle nafarrak orduko eta gaurko gogoetak lotzeko.

"Zalantza handiak izan ditut nobela honekin, hari eta kontu anitz dituelako, eta ez garapen tradizional bat", azaldu zion BERRIAri liburua kaleratu berritan. Horixe bera txalotu du epaimahaiak ere. "Liburu aberatsa da, sakona eta gogorra, irakurlearen kontzientzia astintzen duen urruneko sarraski lazgarriaren memoria etiko hurbila".

Xabier Olarrak, berriz, hiru urteko lanaren saria jasoko du, denbora hori behar izan baitu Ulises (Igela) eleberri ezaguna euskarara itzultzeko. Lehendik ere buruan zuen proiektua zen hau, baina ez zuen egiterik izan 2012ra arte. "Mitoaren maila lortua duen liburuari heltzeko garaia heldua izan zitekeela pentsatzen hasi ginen batzuk orain dela hamabosten bat urte". Lana hasi aurretik, ordea, oharra zabaldu zuen sare sozialetan, "inor asmo berarekin bazebilen ere". Ez zen hala, eta ametsa errealitate bihurtzeari ekin zion.

Itzuli diren lanak kontuan hartuta, aukeraketa ez da erraza izan epaimahaiarentzat, baina Olarraren alde egin dute azkenean, batez ere, hark itzultzeko aukeratutako obraren zailtasuna kontuan hartuta. "Obra hau euskaraz edonola ematea ere, ez zen lan makala, baina auzo-erdaretako bertsioak berdintzen eta inoiz ere gainditzen dituen egokitasun miragarri batez emana datorkigu itzulpen honetan".

Azkenik, Gabriela Ibarrarentzat izango da gaztelaniazko literaturaren saria, El Comensal (Caballo de Troya) lanarengatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Emakume bat Rosa Valverderen hainbat kutxari begira, Donostiako San Telmo museoko laborategian jarri duten erakusketan. ©Andoni Canellada / Foku

Kaxetan bildutako mundu bat

Ainhoa Sarasola

Rosa Valverde artistak bere ibilbide osoan ondutako 52 kutxa daude ikusgai Donostiako San Telmo museoan, Arte kaxak erakusketan. Artistak askotariko objektuekin zuen harremanaren lekuko dira.

Arte eszenikoen dFeria jaialdiaren antolatzaileak eta sustatzaileak, atzo, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egindako aurkezpenean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oreka izango du ardatz aurtengo dFeria jaialdiak

Alex Uriarte Atxikallende

Arte eszenikoen jaialdia martxoaren 14tik 17ra bitartean egingo dute, Donostiako hainbat agertokitan. Festibala hasi baino bi egun lehenago, ‘pre-feria’ izeneko egitarau berezia izango da.

Leire Vargas, Aner Peritz, Haizea Arana eta Oihana Arana, <em>Erre</em> emanaldiaren sortzaileak. ©LANKU

Kategoriak arrakalatzera

Ane Eslava

Leire Vargasek, Aner Peritzek, Oihana Aranak eta Haizea Aranak 'Erre' saioa estreinatuko dute otsailaren 5ean. Lankuk ekoitzi du

Lautan Hiru jaialdiaren antolatzaileak, gaur, Bilbon. ©Marisol Ramirez / Foku

Lautan Hiru antzerki jaialdia egingo dute laugarrenez Bilboko Zazpikaleetan

Olatz Enzunza Mallona

Euskaltzaindiak, Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu gaztetxeak eta Bira kulturguneak antolatu dute egitaraua, elkarlanean, eta otsailaren 3an abiatuko da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.