Albistea entzun

Euskara

Euskararen ametsak betez

Euskararen Maratoia egiten ari dira asteburuan Lasarte-Orian. Datozen berrogei egunetan euskaraz hitz egiteko edota entzuteko konpromisoa hartu dute ehunka herritarrek.

Euskararen ametsak betez
Euskararen ametsak betez

Urtzi Urkizu -

2016ko urriak 23 08:31

Giro paregabean ari dira egiten Lasarte-Orian (Gipuzkoa) bederatzigarren euskararen maratoia —1986an hasi ziren, eta lau urtean behin egiten dute—. 40 orduan etenik gabe euskaraz jardutea da asmoa, eta, horretarako, ekitaldi ugari antolatu dituzte. Goizean oholtza gainera igo dira herriko neska-mutilak, eta lotsarik gabe aritu dira denetarik egiten: antzezlanak, kantuak, bertsoak, asmakizunak, dantzak, Maialen Chorrautentzako opari eskaintzak... Denak euskara ahotan zutela. Dantzan eta solasean izan dira bitartean gurasoak eta aitona-amonak. Baita mokadutxoren bat hartzen ere. 

Aurreko maratoietan erronka 40 ordukoa bazen ere, aurten 40 egunekoa izango da: bihar hasi eta abenduaren 3ra arte —Euskararen Eguna da azkeneko eguna, gainera—. Armairutik ateratzeko erronka euskaltzalean, Aho bizi txapa soinean daramatzatenek euskarazko jokaera aktiboa hartuko dute, eta aste batez euskaraz egingo diote ulertzen duenari. Belarri prest txapa soinean dutenak, bestalde, ahobizien euskarazko aktibotasuna ondo hartzen duten herritarrak dira; euskaraz aritzeko gonbita egingo diote euskaldunari, nahiz eta haiek euskara guztiz ondo ez menperatu. Euskararen maratoiko lehen lau orduetan ehun herritarrek baino gehiagok eman dute izena Aho bizi ala Belarri prest izateko. "Izena emateko aukera irekita dago, eta kopurua handitzen ari da", adierazi du Iñaki Arruti ekinaldiko antolatzaileak.

Egitarau oparoa dute prest asteburu osorako. Bihar, galaz jantziko dira Lasarte-Oriako kaleak. 21:00etan txekor afaria egingo dute, eta, ondoren, EuskOskarren gaua egingo dute. Musika jarriko dute 22:45ean hasita honako talde hauek: Alboka, Erketz eta Zero Sette. Amaiera ekitaldia 23:35ean izango da. Baina euskaraz egiteko aldarriak ez du etenik izango. "Euskaraz mintzatzeko badago aukera, saiatuko bagina guztiok batera", kantatu dute kopla batean Landaberri ikastolako LH6ko neska-mutilek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Janssen txertoaren banaketa atzeratu egin dute EBn, AEBetako tronbo kasuak argitu artean

Janssen txertoaren banaketa atzeratu egin dute EBn, AEBetako tronbo kasuak argitu artean

Arantxa Iraola

AEBetako CDC eta FDA osasun erakundeek txertoa jartzeari uzteko eskatu dute, hainbat tronbo kasu «arraro eta larrirekin» lotura dutelakoan. Osakidetza bihar da lehen dosiak jasotzekoa.

Aurtengo Herri Urrats edizioa aurkezteko pentsaurrekoa egin dute goizean, Kanbon. ©Guillaume Fauveau

30 Herri Urrats Ttiki eginen dituzte maiatzaren 9an, herriz herri

Oihana Teyseyre Koskarat

Egoera sanitarioagatik ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatuko du Boga lelopean. Seaskak, bestalde, ikastola bat irekiko du Bardozen, irailean. 

Labiren batzorde teknikoaren bileraren buru izan da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria ©Adrian Ruiz de Hierro /Efe

Urkulluk baztertu egin du, oraingoz, Labiren bilerara deitzea

Edurne Begiristain

Eusko Jaurlaritzak uste du indarrean dauden neurri murriztaileak betetzea nahikoa dela birusaren hedapena eteteko.

Guardia Zibila Nafarroaren mugetan kontrolak egiten, artxiboko irudi batean. ©RAQUEL MANZANARES, EFE

Nafarroako lau herri itxiko dituzte: Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes

Uxue Rey Gorraiz

Herriak ostegunetik egonen dira itxita, eta neurria bi astez izanen da indarrean, gutxienez. Gainera, testak egitera deitu dituzte Etxarri Aranazko eta Alesbesko hainbat herritar.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna