Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Elizegi: "Aroztegiaren aurkako kritikak isilarazteko azpijokoa da epaiketa hau"

Publizitatea

Gizartea

GIZARTEA

Elizegi: "Aroztegiaren aurkako kritikak isilarazteko azpijokoa da epaiketa hau"

Baztango alkate ohiak epailearen aurrean deklaratu du, Palacio de Aroztegia enpresak jarritako salaketarengatik. Auzia adierazpen askatasunaren aurkako erasoa dela salatu du EH Bilduk
Garbiñe Elizegi, Baztango alkate ohia, epaitegira sartu aurretik.
Garbiñe Elizegi, Baztango alkate ohia, epaitegira sartu aurretik. Idoia Zabaleta / Argazki Press

2016-11-08 / Ion Orzaiz

Aroztegia "kolpetik aberasteko proiektu bat" dela esan zuen Baztango alkate ohi Garbiñe Elizegik, eta hitz horiengatik epaitzen ari dira. Hirigintza proiektu bat kritikatzeagatik epailearen aurrean deklaratu behar izatea onargaitza dela berretsi du alkate ohiak: "Adierazpen askatasunaren aurkako eraso bat da, azpijoko hutsa, gu isilarazteko".

09:15ean sartu da Elizegi Nafarroako Auzitegira. Aurretik, Baztango hainbat bizilagunek elkarretaratzea egin dute, "Jazarpen judizialik ez. Aroztegia gelditu!" lelopean. "Baztango herritarren eta haien interesen alde eginiko deklarazioengatik epaituko naute", esan du alkate ohiak, auzitegiko atarian.

Elizegik gaineratu duenez, Palacio de Aroztegia SL enpresak Baztango zortzi bizilagunen kontrako salaketa jarri du. "Nire kontrako hirugarren salaketa da hau, eta horrek agerian uzten du auzia pertsonalizatu nahi dutela". Hala ere, baztandarren nahiz lekaroztarren nahia "oso argi" dagoela azpimarratu du Elizegik. "UPN, PSN, PP eta Geroa Bai libre dira kapitalaren interesen esanetara jartzeko, baina gu ere libre gara herritarren eskubideak defenditzeko".

Publizitatea

Sortu kontua
Ion Orzaiz

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak