Donostia 2016

Donostia 2016k euskal presoen artelanak zentsuratu ditu

'Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak' erakusketan jarri behar zituzten. Komisarioak haserre agertu dira erabakiarekin, eta zatar papera jarri dute obrek egon behar zuten tokian.

Mikel Lizarralde -

2016ko azaroak 18

Giltzapean —espetxean, zentro psikiatrikoetan edota adin txikikoentzako zentroetan— dauden pertsonen lanen artelanak erakustea du helburu erakusketak, eta gaur goizean aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kulturunean. Han bertan, eta Pablo Berastegi D2016ko zuzendari nagusia eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatua ondoan zituela, egin du salaketa Pablo Marte erakusketako komisarioetako batek —besteak Aitor Izagirre eta Mafrion Cruza dira—. Komunikatu bat irakurri du Martek eta jakinarazi erakusketarako jasotako obra batzuek "zentsura jasan" dutela. Era berean, obra horiek ez diotela inorri minik edo kalte egiten adierazi du Martek: "Ez ditugu konpartitzen zentsurarako arrazoi moduan erabili dituzten argudioak".

Berastegi ondoan zuten komisarioek eta berehala erantzun behar izan du. Haren iritziz, "ETAko presoek" egindako obrek "terrorismoaren biktimak mindu ditzakete". Hala eta guztiz ere, onartu du obrak beraiek ez dutela inor mintzeko edukirik. "Baina Donostia 2016k erakusteko askatasunaren aurretik jarri du biktimen sentsibilitatea". Ez komisarioek ez Berastegik berak, ez dute adierazi nahi izan zein preso diren erretiratu dien obren egileak. Donostia 2016 bulegoko ordezkariek, dena dela, jakinarazi dute presoek eta preso ohiek egindako obrak direla, marrazki bilduma bat, margolan bat eta bideo film bat, hain zuzen ere.

Denis Itxasok berak ere esan du obren edukia ez dela arazoa izan, eta bai, ordea, zein diren egileak. Donostia 2016ren gai nagusia elkarbizitza dela adierazi du Kultura diputatuak: "Kulturaz hitz egitea justiziaz, memoriaz eta enpatiaz hitz egitea da, eta egile batzuen obra erakusteak mindu dezake biktimen sentsibilitatea". Preso politiko eta preso ohi batzuen lanak erakustea "Donostia 2016ren asmoen kontra" egon litekeela ere adierazi du.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna