Espainia

Rita Barbera hil da, PPko buruzagi ohia, bihotzekoak jota

Espainiako Senatariak herenegun deklaratu zuen Espainiako Gorenean, Valentziako alkate zen garaiko ustelkeria kasu batekin lotuta.

Rita Barbera senataria, artxiboko irudi batean.
Rita Barbera senataria, artxiboko irudi batean. Kai Försterling / EFE

Berria -

2016ko azaroak 23

Goizeko zazpiak pasatxo zirenean jaso dute deia Madrilgo larrialdi zerbitzuetan, esanez 68 urteko emakume batek bihotzekoa izan duela. Gero jakin da emakumea Rita Barbera zela, PPko buruzagia eta urte luzez Valentziako alkate izandakoa. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin senataria suspertzeko.

Barbera joan den astelehenean agertu zen azkenengoz jendaurrean, Espainiako Gorenean. Valentziako alkate zenean kontratu publikoak eskupekoen truke eman izana leporatzen zioten. Atzo ere Senatuko osoko bilkurara joatekoa zen, baina ez zen azaldu.

Espainiako Kongresuan minutu bateko isilunea egin dute senatariaren omenez. Bertan izan dira Podemos ez beste alderdi guztiak. Azken horrek, ordea, ez du parte hartu omenaldian, argudiaturik Kongresuak ez liokeela "omenaldi politikorik" egin behar "ustelkerian nahastutako" inori. PPko eledun Rafael Hernandok gaitzetsi egin du Podemosen jarrera, eta alkate ohia "lintxatzea" egotzi dio alderdiari. "Muga guztiak gainditu dituzte".

Aldiz, Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoy "erabat atsekabetuta" agertu da urte luzez alderdikide izan duenaren heriotzarekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna