Eusko Jaurlaritza

Omer Oke Immigrazio zuzendariak hartutako "konpromisoa" bete ostean amaitutzat eman du Jaurlaritzan egin beharreko lana

Omer Oke Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendariak dimisioa aurkeztu zion joan den urtarrilaren 11an Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari. Okek gaur azaldu duenez, "sarritan, goi karguetan lanean aritzeak, errealitatearekiko harremana hausten du". Okeken hitzetan, immigrazioaren gaiari "kanpotik heltzea" komeni zaio. Dimisioa aurkeztu berri duen Immigrazio zuzendariak ukatu egin du Madrazorekin desadostasunak zituelako utzi duela kargua.

Berria -

2006ko urtarrilak 19
Omer Okek azaldu duenez, erabakia ez du "desadostasunak" medio hartu; kargua hartzeko onartu zituen baldintzei lotuta baizik. 2001ean izendatu zuten Omer Oke Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari eta azaldu duenez, EAEko lehenengo immigrazio politika "landu, abian jarri eta ebaluatzea" zen bere lana. Okek bere "konpromisioa" bete duela azaldu du eta orain "beste ideia batzuk ekarriko dituen jendeari" bidea utzi behar zaiela. Dimisioaren "oinarrizko arrazoia" hori dela ziurtatu du Okek. Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendaria izan aurretik Bizkaiko Caritasen aritu zen lanean Oke. Adierazi duenez, ez du alde batera utziko immigrazioarekin lotutako lana eta bere ordezkoari laguntza emateko prest agertu da. Bestalde, Madrazok, Okek egindako lana eskertu du eta ordezkoa topatzea "zaila" izango dela adierazi du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna