SARE SOZIALAK
Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa irabazle 'txiotesien' hirugarren lehiaketan
Donostiako Garoa liburudendan egin dute sari banaketa.

52 ikertzailek parte hartu dute Txiotesia lehiaketan. Unibertsitatea.net-ek antolatuta, hirugarren aldiz egin dute. Asmoa, doktore tesia egin dutenei osatutako lana gizarteratzen laguntzea da, eta erronka handia da: tesi osoa sei txiotan laburtzea.
Laburpen ulergarrienak 500 euroko saria jasoko du eta originalenak 300 eurokoa. Uxoa Iñurrieta hizkuntzalaritza konputazionalean doktoregaiak irabazi du azalpen ulergarrienaren saria:
1 Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala #txiotesia3
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) 2016(e)ko azaroak 22
2 Izen+aditz konbinazio batzuk Unitate Fraseologikoak (UF) dira: konbinazio osoari begiratu behar zaio esanahia ondo ulertzeko #txiotesia3 pic.twitter.com/r0GEboUbV4
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) 2016(e)ko azaroak 22
3 Normalean ez dira hitzez hitz itzultzen, baina asko ez daude hiztegietan, eta denek ez dituzte gramatika-arauak jarraitzen #txiotesia3 pic.twitter.com/xNjkHGg853
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) 2016(e)ko azaroak 22
4 Matxin itzultzaile automatikoari, oinarrian gramatika-arauak eta hiztegiak dituenez, UFak oso nahasgarri gertatzen zaizkio #txiotesia3 pic.twitter.com/5VOJzmi14B
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) 2016(e)ko azaroak 22
5 Bi erronka nagusi: gaztelaniazko UFak identifikatzea eta euskarara zuzen itzultzea. Konbitzul datu-basea lagungarria da bietan #txiotesia3 pic.twitter.com/jRQtifWubT
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) 2016(e)ko azaroak 22
6 Konbitzulen jasotako UFei, ordainei eta informazio linguistikoari esker, Matxinek gero eta hobeto itzuliko ditu UFak #txiotesia3
— Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) 2016(e)ko azaroak 22
Iraia Muñoa Hoyosentzat izan da originalenaren saria:
1. Jaun-andreok! Ongi etorriak “Belaunaldiz belaunaldiko oinordetza epigenetikoaren zirkura”! Ikuskizuna hastera doa! #txiotesia3 pic.twitter.com/F9fNomdlCQ
— Iraia Muñoa Hoyos (@iramai) 2016(e)ko azaroak 22
2. Sar zaitezte! Norberaren bizi ohiturek DNAn sor ditzaketen aldaketa epigenetikoen malabareekin gozatzeko aukera izango duzue. #txiotesia3 pic.twitter.com/vsrFcc1RXA
— Iraia Muñoa Hoyos (@iramai) 2016(e)ko azaroak 22
3. Hiru aldaketa epigenetikoen umoreaz (DNAren metilazio, Histonen antolamendu eta Kodetu gabeko RNA), barrez lehertu zaitezte! #txiotesia3 pic.twitter.com/VzOq9CWDR7
— Iraia Muñoa Hoyos (@iramai) 2016(e)ko azaroak 22
4. Eta aldaketa horiek hozi zeluletan ematen direnean, momenturik harrigarriena bizi! Gure aztiak erreprogramazioa burutuko du! #txiotesia3 pic.twitter.com/KMfUNI8Mfq
— Iraia Muñoa Hoyos (@iramai) 2016(e)ko azaroak 22
5. Izango al du erreprogramazioak aldaketa guztiak desagertarazteko trebetasuna? Hurbildu karpa handira dena prest dago eta! #txiotesia3 pic.twitter.com/8Y9K7qjwre
— Iraia Muñoa Hoyos (@iramai) 2016(e)ko azaroak 22
6. Aldaketak ezabatu ezean… ondorengo belaunaldietara pasatuko dira, oinordetza epigenetikoaren bidez! Has dadila funtzioa! #txiotesia3 pic.twitter.com/1QYHhBI9EX
— Iraia Muñoa Hoyos (@iramai) 2016(e)ko azaroak 22
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.