Eibar-Alaves

Golik eta dizdirarik gabe (0-0)

Bi taldeen maila berdintsua izatea espero zen gaur Ipuruan, eta halaxe gertatu da. Paretsu eta pattal xamar aritu dira bi taldeak, kostatu egin zaie gol aukerak sortzea, eta sortu dituztenean ez dute asmatu sartzen.

Berria -

2016ko abenduak 11

Lehen mailan elkarren kontra jokatzen zuten historiako aurreneko derbia zuten Eibarko taldeak eta Gasteizkoak. Giro ona izan da zelaian, baina ez da ikuskizun gehiegi izan.

Gaur arte, bost partida irabazi zituzten zazpitik eibartarrek Ipuruan, eta Alavesek hiru garaipen zeuzkan Mendizorrotzatik kanpo. Bietako inork ez du zerrendan bat gehiago zenbatzerik lortu gaur.

Atzean egon dira hasieran Alaveseko taldekideak, eta Eibarrek erasoan ekin dio, baina arabarrak suspertu egin dira gero, eta paretsu joan da partida.