Futbola

Athletic-Apoel Nikosia, Europa ligan

Balizko aurkarien artean samurrenetakoa egokitu zaie zuri-gorriei Europa ligako final-hamaseirenetan. San Mamesen jokatuko dute joaneko partida, eta Zipren itzulikoa.

jarraia129553.jpg
unai zubeldia
2016ko abenduaren 12a
13:40
Entzun

Zelaiko errealitatearekin parez pare topo egiten du askotan zorteak, baina gustura egoteko nahikoa arrazoi badauka Athleticek. Aurkari gogor eta arriskutsu asko zeuzkan aukeran, Europa ligako final-hamaseirenetan, Vila-real edo Erroma, esaterako. Baina guztiei iskin egin eta final-zortzirenetan sartzeko moduko aurkaria egokitu zaio azkenean, Zipreko hiriburuko taldea. Apoel Nikosiak gaur jokatuko du ligako partida, Anorthosisen aurka, etxean. Irabaziz gero, 33 `punturekin lidergoan bat egingo du AEK Larnaka eta AEL Limassolekin. Ligako azken bost partidetatik bi besterik ez ditu irabazi, beste bi berdindu ditu, eta beste bat galdu, AEL Limassolen aurka, 1-0.

Bi taldeek San Mamesen jokatuko dute joaneko partida, 2017ko otsailaren 16an, eta astebete geroago iritsiko da GSP estadioko lehia. 22.859 ikuslerentzat tokia dauka Apoelen zelaiak. 24 titulu dauzka Apoelek. IƱaki Astiz iruindarra Zipreko taldean jokatzen ari da egun.

Txapeldunen Ligako zozketa

Ondorengoak dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketak: Manchester City-Monaco, Real Madril-Napoli, Benfica-Borussia Dortmund, Bayern Munich-Arsenal, Porto-Juventus, Bayer Leverkusen-Atletico Madril, PSG-Bartzelona eta Sevilla-Leicester. Otsailaren 14, 15, 21 eta 22an jokatuko dituzte joaneko partidak, eta martxoaren 7, 8, 14 eta 15ean itzulikoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.