Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Angelun, hilabetez bikotekidea bahitu eta jotzea leporatuta

38 urteko emaztea erietxean dago, larunbatetik. Gizonezkoa atzo pasatu zen epaile aitzinetik, eta horrek presondegira bidaltzea erabaki du. Otsailean epaituko dute.

Ekhi Erremundegi Beloki.
2016ko abenduaren 14a
07:29
Entzun

34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Poliziak, larunbatean, Angelun. Sud Ouest egunkariak zabaldu duenaren arabera, bikotekidea hilabetez bahitu eta kolpatu izana leporatzen diote. Iturri horien arabera, biktimaren ilobek eman zioten abisua Poliziari.

Atxilotutako gizonezkoak aurrekariak ditu bortizkeria kasu batean. Atzo pasatu zen epaile aitzinetik, eta defentsa prestatzeko denbora gehiago eskatu zuen, Sud Ouest-ek kontatu duenaren arabera. Otsailean epaituko dute; anartean, presondegian sartzea erabaki du epaileak. 38 urteko emazteak erietxean segitzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.