Portugal

Cavaco Silva kontserbadoreak irabazi ditu Portugalgo hauteskundeak

Bigarren itzulian lehiatzeko beharrik gabe irabazi ditu Anibal Cavaco Silva kontserbadoreak Portugalgo presidente izateko hauteskundeak: botoen %50,8 eskuratu du, hau da, lehen itzulian hautatua izateko beharrezkoak diren baliozko botoen erdia baino gehiago. Ezkerreko bi hautagai nagusiek, Manuel Alegre diputatu sozialistak eta Alderdi Sozialistaren babesa zuen Mario Soares lehendakari ohiak emaitza kaskarrak eskuratu dituzte: %20 pasatxo Alegrek, eta %14ra ez da iritsi Soares. "Portugaldar guztien lehendakaria" izango dela agindu du Cavaco Silvak.
Cavaco Silva, atzo gauean garaipena ospatzen.
Cavaco Silva, atzo gauean garaipena ospatzen. Efe

Berria -

2006ko urtarrilak 23
Nolanahi ere, ezkerrak aurkeztutako hautagaiak asko ziren: aipatutako Alegre eta Soaresez gain, Jeronimo de Sousa komunista, Francisco Lousa erradikala, eta Antonio Garcia Pereira abokatua. Cavaco Silvaren garaipenak kutsu historikoa du: izan ere, 1974an Krabelinen Iraultza gertatu zenetik aukeratzen duten zentro-eskuineko lehendabiziko presidentea da. Nolanahi ere, lehendakari kontserbadoreak egun indarrean dagoen Gobernu sozialistarekin elkarbizi beharko du, Jose Socrates lehen ministroaren Gobernuak gehiengo absolutua baitu Legebiltzarrean. Ildo horretatik, "portugaldar guztien lehendakaria" izango dela agindu du Cavaco Silvak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna