Esku pilota

Emakumezkoen pilota txapelketa jokatuko da urtarriletik martxora

Federatuak ez diren emakumeek ere izango dute Emakume Master Cupean parte hartzeko aukera

2016ko abenduaren 15a
08:07
Entzun

Abenduaren 31ra arte egongo da irekita binakako esku pilota txapelketan izena emateko epea. Bi kategoria izango dira, elitekoa eta lehen mailakoa, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa izango federatua izatea. Edozein herrialdetako 13 urtetik gorako emakumeek har dezakete parte. Urtarriletik otsailera egingo da sailkapen fasea, eta txapelketa martxoan bukatuko da, Zornotzan (Bizkaia) jokatuko diren bi finaletan: lehen mailako finala, eta eliteko kategoriakoa. ETB1ek zuzenean eskainiko ditu.

Iker Amarika Emakume Master Cupeko antolatzaileak azaldu duenez, izen ematea www.emakumemastercup.eus web-orriaren bitartez egin beharko dute parte hartu nahi dutenek, norberaren mailaren arabera eliteko kategorian edo lehen mailakoan izena emanda. “Federatu gabeko emakume pilotari oso onak daude, eta haiek ere parte hartzea nahi dugu”. Dagoeneko esku pilotaren munduko hainbat erakunderekin harremanetan jarri direla adierazi du, eta momentuz erantzun ona jaso dutela. Esku pilotan jokatzeko emakumeentzako material egokia prestatu dutela ere iragarri du.

Laboral Kutxa da Emakume Master Cup emakumezkoen esku pilota txapelketaren babesle nagusia. Maila altuko pilotariek hartuko dute parte txapelketan, besteak beste, Maite Ruiz de Larramendik, Patri Espinarrek, Maddi Mendizabalek, Amaia Ariztegik eta Leire Etxanizek.

EMAKUME MASTER CUP from Emakume Master Cup on Vimeo.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.