Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Guztia "gertatu zen legez" azaldu dio Julia Lanasek epaileari

Publizitatea

Gizartea

FRANKISMOAREN KRIMENAK

Guztia "gertatu zen legez" azaldu dio Julia Lanasek epaileari

Julia Lanas Zamakolak gaur eguerdian deklaratu du Gernika-Lumoko epaitegian, Frankismoaren krimenen aurkako kereila zuzentzen duen Maria Servini epaile argentinarrak hala eskatuta. Abenduaren 21ean, Tasio Erkizia Almandozek deklaratuko du, Bilboko 7. Instrukzio Epaitegian, 10:30ean.
Julia Lanas deklaratzera joatearekin batera, elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean.
Julia Lanas deklaratzera joatearekin batera, elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean. Marisol Ramirez / Argazki Press

2016-12-16 / Berria

Lanasek 97 urte dauzka, eta kolpistek gogor jazarritako familia bateko kidea da. Tasio Erkizia, berriz, basatiki torturatu zuten 1975ean. Gaur egun 73 urte ditu. Frankoren diktaduraren biktimen familiek jarritako salaketa baten harira hasi zen Servini Frankismoko krimenak ikertzen, eta erregua bidali zuen Servinik Gernika-Lumoko epaitegira, Lanasi deklarazioa har ziezaion.

Frankismoaren Aurkako Argentinako Kereilaren Euskal Plataformak deituta, elkarrateratzea egin dute, Gernikako epaitegi atarian, Lanasi babesa adierazi eta krimen frankisten zigorgabetasuna salatzeko. Abenduaren 21ean ere elkarretaratzea egitera deitu du, Bilboko auzitegi atarian, Tasio Erkiziak deklaratu bitartean.

Busturialdeko Hitza-k zabaldu duenez, epaitegian "dena ondo" joan dela aitortu du Lanasek, eta "lasai" deklaratu duela: "Hori baino txarragoak pasatzera ohituta gaude". Esan du "guztia gertatu zen legez"azaldu duela eta kontatzeko zuen guztia azaltzen utzi diotela. Gaurko deklarazioa "garrantzitsua" izan da harentzat, berak eta bere familiak sufritu behar izan dutena "itzela" izan delako; "sinestezina".

Gaiarekin zerikusia duten albisteak