Pilota

Uterga eta Endika txapeldun, binakakoan

Doneztebeko aurrelariak eta Saldiaseko atzelariak 40-30 irabazi diete Ezkurra II.a eta Ioni. Endika izan da finaleko pilotaririk onena.

jarraia129777.jpg
unai zubeldia
2016ko abenduaren 17a
18:20
Entzun

Faborito ziren eta ez dute hutsik egin. Endika nagusi izan da atzeko koadroetan, eta partidaren lehen erdia orekatua izan bada ere (18-19), Utergak eta Endikak eroso menderatu dituzte aurkariak, Hernaniko Galarretan. Utergak 19 tanto egin ditu aurreko koadroetan, eta bi pilota besterik ez ditu galdu. Endikak, berriz, hamar egin eta lau galdu ditu. 394 pilotakada izan ditu finalak, eta ordubete pasatxo iraun du.

"Hasieran kosta egin zait kokatzea, baina zabaletik sakatzen hasi naizenean, kontrolpean izan dugu jokoa", adierazi du Endikak behin finala amaituta. "Bi txapel jantzi ditut jarraian, eta oso pozik nago". Uterga ere pozez zoratzen zegoen txapela jantzita. "Gorabeheratsuak izan dira azken urteak, eta poz handia daukat. Herrian elkartuko gara Josetxo Ezkurraren lagunak eta nireak. Egun handia da Donezteberentzat".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.