Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Etxahun Lekuek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Xabat Galletebeitiarekin lehiatu da buruz burukoan, txapela eskuratzeko. Gaur jokatu da txapelketako finala, Bilboko Miribillan.

Bilboko Miribillan ari da finala jokatzen. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRES
Ander Perez Argote
2016ko abenduaren 17a
08:27
Entzun

930 puntu eskuratuta, Etxahun Lekue (Larrabetzu, 1980) da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun berria. Xabat Galletebeitiarekin batera jokatu du buruz burukoa (893,5). Haien ostean sailkatu dira Jone Uria (549,5), Onintza Enbeita (538), Ibon Ajuraigojeaskoa (535,5), Nerea Ibarzabal (534), Miren Amuriza (531,5) eta Beñat Ugartetxea (510,5). Horrenbestez, bere lehen txapela eskuratu du Lekuek.

Udaberrian hasi zen aurtengo Bizkaiko Txapelketa, eta gaur bukatu da, Bilboko Miribilla pabiloian. Xabier Amurizak jantziko dio txapela aurtengo irabazleari. Aurtengo maiatzean —75 urte bete zituen egunean— iragarri zuen Amurizak bertsolaritzaren jardun publikoa utzi, eta erretiroa hartuko zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.