Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Politika Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen presoa ospitaleratu dute

Publizitatea

Politika

Euskal presoak

Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen presoa ospitaleratu dute

Antsietate krisi bat izan du, eta Basurtuko erietxean izan da. Sendagaiak hartu eta gero, Basauriko espetxean da berriro.
Gogorzaren aldeko bilkura bat, Sarek deituta, Donostiako ospitalean. /
Gogorzaren aldeko bilkura bat, Sarek deituta, Donostiako ospitalean. / Jon Urbe, Argazki Press

2016-12-20 / Berria

Gogorzak gaitz larria du, AMEI Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren txosten baten arabera: nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, eta desoreka depresiboa, autolisi arriskuarekin —hau da, bere buruaz beste egiteko joera—. Gaixotasunaren ondorioz, behin baino gehiagotan ospitaleratu behar izan dute. Azken aldiz oraintsu egon da ospitalean, Basurtun, antsietate krisi baten ondorioz.

BERRIAk jakin duenez, zenbait botika eman dizkiote, eta gaur bertan eraman dute bueltan Basauriko espetxera. Etxerat-ek zehaztu duenez, "oso gaizki" sentitzen zela jakinarazi zion presoak familiari: "Egun batzuk zeramatzan egoera horretan, eta gaur okerrera egin du; horregatik, Aitzolek berak ospitaleratua izatea eskatu du". Gainera, senideen elkarteak nabarmendu du premiazkoa dela gaitz larriak dituzten presoen "egoera ankerra" amaitzea.

Hogei urteko zigorra du, eta hamazazpi bete ditu dagoeneko. Gaitzaren ondorioz, gradua aldatzeko, zigorra eteteko eta espetxeratze arindua ezartzeko eskatu izan du azken bi urteetan, baina eskaera guztiak ukatu dizkiote espetxeko tratamendu batzordeak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak.

"Arrazoi humanitarioengatik" Gogorza aske uzteko eskatu zuen iazko urrian Eusko Legebiltzarrak. Duela bi urte ere ospitaleratu zuten Basaurin. Pneumonia bat zeukalakoan eraman zuten, eta han biriketako infartu bat izan zuen. Ia astebete eman zuen ospitalean, senda-agiria jaso zuen arte.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak