18/98 sumarioa

Aske geratu da Karlos Trenor abokatua

Donostiarrak bederatzi urte egin ditu kartzelan, 18/98 sumarioan auzipetua izan ostean.

Karlos Trenor, bere argazkia eskuetan duela. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko abenduaren 26a
14:01
Entzun

Ocaña II espetxetik irten eta ordu gutxira heldu da Karlos Trenor abokatua Donostiako Egia auzora. Harrera beroa egin diote han zain zituen senide eta lagunek; izan ere, bederatzi urteko espetxealdiaren ostean aske geratu da donostiarra.

Trenor 18/98 sumarioan auzipetu zuten beste hainbat lagunekin batera; besteak beste, Xabier Arregi, Iñaki Zapiain eta Teresa Toda.

Abokatuak Ocaña II kartzelan egin ditu zigorreko azken urteak, baina aurretik egon da beste espetxe batzuetan ere, beti Euskal Herritik urrun, ordea. Iaz, Zaballako (Araba) espetxera gerturatzeko eskaera egin zuen, argudiatuta oinarrizko eskubideak urratzen dituela urruntze politikak. Baina auzitegiek atzera bota zuten haren eskaera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.