erreakzioak

EPPKren "konpromisoa" txalotu du Sortuk, eta Erkorekak dio iragarpena "baikorra" dela

Hodei Iruretagoiena.
2016ko abenduaren 27a
15:05
Entzun

Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez Sortuko kideek "EPPK egiten ahalegina" txalotu dute, haren "arduragatik". Azaldu dutenez, 2013ko abenduko agirian presoen kolektiboak jakinarazitako bidea —"etxeratze" bidean, "lege baliabideak" erabiltzeko erabakia hartu zuen— "eguneratu eta zehaztea" dakar orain espetxeetan hasitako eztabaidak. Horrek berak adierazten du, Zabaletaren hitzetan, presoek "konponbide prozesuarekin eta Euskal Herriaren askapen prozesua bururaino eramatearekin duten konpromisoa". Izan ere, "konponbidearen blokeoa apurtzeko ekarpena" gisa ikusi du Sortuk EPPK-ko zuzendaritzaren txostena.

Frantziako eta Espainiako estatuen "inmobilismoa" salatzearekin batera, euskal gizarteari egin dio deia Sortuk, "kaleak betetzeko, espetxeak hustutzeko, mobilizazioa indartzeko". EPPK-k hasitako eztabaida eta har ditzakeen erabakiak babesteko ere eskatu dute Zabaletak eta Rodriguezek.

Madril eta Paris "bakea oztopatzeko estrategian" dabiltzala ere ohartarazi dute, Luhusoko (Lapurdi) polizia operazioa adibide gisa jarrita. Zabaleta: "Argi ikusten da nor dagoen bakearen alde, eta nork oztopatzen duen. Euskal jendarteak bakea nahi du, eta borrokatu egin beharko du". Presoen eztabida prozesua "ez oztopatzeko" eskatu die Frantziako eta Espainiako gobernuei.

Erkoreka: "Baikorra da"

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekari ere galdetu diote EPPKren iragarpenaz, eta "baikorra" dela esan du. Gogora ekarri du Jaurlaritzak "aspaldi" adierazi zuela "legedian jasotako banakako neurrien bidea" zela presoek jorratu beharrekoa, eta zentzu horretan kokatu du presoen kolektiboko zuzendaritzaren txostena. Erkoreka: "Bide horretan aurrera egin nahi duten neurrian, adierazpena baikorra da Jaurlaritzarentzat, baina nahiago nuke iritzi sakonagorik ez aurreratu". Izan ere, "erabaki konketuei" itxaron behar zaiela uste du Jaurlaritzaren bozeramaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.