Etxegabeak

Bilboko etxegabe baten heriotza salatu du Beste Bi plataformak

61 urteko bilbotar bat zen, eta joan den astean agertu zen hilda. Hura omentzeko, elkarretaratzea egin dute Bilboko Bizikidetza plazan.

jarraia130086.jpg
2016ko abenduaren 28a
09:23
Entzun

Etxebizitza arloko bazterkeriaren aurkako Beste Bi plataformak gaitzetsi du “XXI. mendeko gizarteak” ez duela oraindik gainditu gizarte bazterkeriaren "egoera gogor eta muturrekoena": kalean bizitzea, etxerik ez edukitzea. Gizarteak bazterkeria "egituran" errotuta duela ere salatu dute.

Urrian hainbat udalerritan egindako zenbaketaren arabera, Bilbon 112 pertsonak egiten dute lo kalean, eta 163k Bizkai osoan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, ia 300 pertsona zenbatu dituzte. Beste Bi plataformak euskal administrazioei eskatu die gizarte zerbitzuen zorroa "modu eraginkorrean" garatzeko, eta etxegabetasunarekin bukatzeko “estrategia global bat” abiarazteko. Hala, deitoratu dute Eusko Jaurlaritzak ez duela oraindik Eusko Legebiltzarrak 2014ko urrian eskatutako estrategia hori aurkeztu.

Gizarteari eskatu diote etxerik gabeko pertsonei "begiratzeko", "ikusezin" bihurtu gabe, eta komunikabideei, berriz, etxerik gabe bizi diren pertsonen "diskriminazioaren eta estigmaren" kontra egingo duten mezu "positiboak" sortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.