Euskara

Gabon kantak, erronkarieraz

Bidankozeko 87 urteko Alejandra Salbotx Jimeno da abeslaria. Bi abestiren zatiak nahasten ditu, Gairon gairona eta Goazen. Bideoa barruan.

jarraia130357.jpg
arantxa elizegi egilegor
2017ko urtarrilaren 7a
14:58
Entzun

Badira 16 urte erronkarieraz hitz egin zuen azken hiztuna, Fidela Bernat, hil zela. Ordea, badira oraindik erronkarierazko abestiak gogoratzen dituztenak. Horietako bat da Bidankozeko Alejandra Salbotx Jimeno.

Bidankozarte erabiltzaileak Twitter kontuan zabaldu duen bideoan entzun daiteke 87 urteko emakumea erronkarieraz abesten. Bi abestiren zatiak nahasten ditu bertan, Gairon Gairona eta Goazen. Bideoa bera 2014ko abuztuaren 20an grabatua da. Bideoa: Salbotx Jimeno erronkarieraz abesten (Bidankozarte).

[youtube]https://youtu.be/-pmARfcprP0[/youtube]

Honela diote abestiek:

Belelen belelen

sortu Jesus Nazare

Nazareneko liza

en guriona kantate

ogi xuria ostiarako

ardaun ona kalitzeko

bertan bertan konbertite

Jesukristo goretako.

Txutxurubitate, Natiribitate,

Gairon gairona, argiz argia, mellallandia,

zutan fiatze mundu guzia.

Oilarrak ata txoria mundu guzuti.

Goazen aingurieki, arkanxelireki,

gaur kantatzera

gore erregiaren xinko semiaren adoratzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.