Hiazinto Fernandorena

Ikastolen lemazaina

Euskalgintzan ezaguna zen urnietarra. 86 urte zituela hil da.

Fernandorena, duela bi urte egindako omenaldian, Andoainen.
Fernandorena, duela bi urte egindako omenaldian, Andoainen. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Mikel Rodriguez -

2017ko urtarrilak 8

Pello Joxe Aranburuk "profeta" gisa deskribatzen du Hiazinto Fernandorena Setien: "1936ko gerraren ostean, euskararen etorkizunerako beharrezkoa ikusi zuen ikastolak sortzea, eta haietan ikasketa metodo bizi bat ezartzea, praktikan oinarritutakoa". Hala Lazkaoko ikastolen sortzaile bilakatu zen urnietarra. 1930eko ekainaren 29an jaioa, euskaltzain urgazle izendatu zuten 1967ko abuztuan. 2011an buruko isuri bat izan zuen eta azken urteak Andoaingo zaharren egoitzan egin ditu. 86 urte zituela hil da.

Euskaltzaleari omenaldi txikia egin nahi izan zioten lagunek Jaxinto, ikastolen lemazain liburuarekin. Aranbururekin batera idatzi zuten liburua Iñaki Elortzak, Koro Etxeberriak, Maria Jesus Iartzak eta Xabier Lasak. 2015ean argitaratu zuten. "Aitzindariak izan ziren Hiazinto eta haren inguruan lan egin zutenak. Haiek sortu zituzten, gainera, ikastoletarako material guztiak, eta irakasleak ere trebatu zituzten", azaldu zion Aranburuk BERRIAri.

Duela bi urte omenaldi jendetsua egin zioten Andoainen bertan. Han izan ziren euskaltzalearen lagun eta lankide ugari, tartean Dionisio Amundarain itzultzailea: "Bizia eman dizun lurrarekiko lotura bizia erakutsi duzu Hiazinto Fernandorena Setien". Lazkaoko ikastolen sortzaile eta euskal udalekuen bultzatzaileetako bat izan zen urnietarra. Euskalgintzaren munduan ez ezik, presoen aldeko ekimenetan ere parte hartzen zuen.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna